Honako hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:
- Enpresaren egoeraren analisia eta digitalizazioaren arloan enpresaren egoera ezagutzea.
- Estrategia horrekin lotutako proiektuak identifikatzen eta lehenesten laguntzea.
- Identifikatutako proiektuak garatzen laguntzea eta eman beharreko urratsak zehaztea.
- Proiektuak garatzeko hornitzaile teknologiko egokiak identifikatzen laguntzea.
- Informazioa eta laguntza digitalizazioaren arloko laguntzen eta dirulaguntzen kudeaketan.
- Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko informazioa.
Lau enpresa
Laguntza pertsonalizatu hori lantaldearekin egingo da 4-5 saiotan eta enpresak jarraitu beharreko bide-orria zehaztuko dugu. Deialdia zabalik dago eta izena ematen duten lehenengo lau enpresei eskainiko zaie aholkularitza.
Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa duen enpresak pymes@debegesa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezala edota telefono bidez 943 82 01 10 zenbakira deitu.