Bihar, eguaztena, 19:00etan hasiko da ezohiko osoko bilkura. Batzarra librea da. beraz, interesa duen edozein bertara daiteke, eta espero da pentsiodunen mugimenduko ordezkariak bertan izango direla, mozioa aurkeztu dutelako.
Guztira, 15 gai izango ditu udalbatzarrak aztergai. Honakoak:
- 2023ko urriaren 10eko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- Udal langileen soldataren igoera.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua fi-nantzatzeko.
- “Dolmenen ibilbidea” proiektua kudeatzeko eta garatzeko lankidetza hitzarmena, Bergara, Elgoibar eta Soraluzekoudalak, Debemen elkartea eta Debegesa elkartearen artekoa.
- Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko udalaren eta ikastetxeen arteko hitzarmena.
- Lanbidek, Enplegua eta Tokiko Garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzendituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
- Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea- Tek Soraluze elkartea- eratzeko proposamena.
- Soraluzeko Ezozibidea auzoan eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak ematea.
- Kreditu gehigarrien bidezo 9/2023 zb.ko kreditu aldaketa.
- Soraluzeko Udalaren eta BPX PORT, XXI SLUren artean 2022ko otsailaren 1ean sinatutako Soraluzeko Arane kiroldegianur-sorospeneko, kirol-jardueretako, harrera-zerbitzuko eta mantentze-zerbitzuko zerbitzuen kontratuaren lehenengo luzapena onartzea. Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren mozioa.
- Udal talde politiko guztiek aurkeztutako zaintzaren buruzko mozioa.
- Eskari eta Galderak.