Pasa den asteko atsedenaren ostean, partidu garrantzitsua zeukan Sorak zapatuan: puntu bakarrera baina 4 postu gorago zegoen Zestoa zuen aurkari (Sora zortzigarren sailkapenean, Zestoa laugarren).
Mikel Oregi Letuk buruz 20. minutuan sartutako partiduko lehen golaz aparte, ez zen ezer berezirik gertatu lehen zatiaren amaierara arte. Atsedenaldia pitatzeko bi minutu eskasera, baloia galdu berri, txartel gorria jaso zuen Joseba Gilek baloia berreskuratu nahian (43'). Partidua piztu zen hortik aurrera eta falta, txartel hori eta gol festa izan zen bigarren zatia. Etxekoek beste hiru gol sartu zituzten: Letuk berriz ere (50'), Reciok hirugarrena (75') eta azkenengoa Morenok (78'); nabarmentzekoa zelai erditik sartutako azken hau (bideoan ikusgai). Zestoarrek penaltiz sartu zuten lehenengoa (66') eta bigarrena faltaz, azkenengo minutuan (89').
Jarraian etxekoek jasotako txartelak eta epaileak emandako arrazoiak:
- Aitor Barrutia Aldazabal, 36' 🟨: Oinak «plantxa moduan» zituela baloiaren bila joateagatik.
- Joseba Gil Morales, 43' 🟥: Aurkari bati ostikada jotzeagatik «baloia jokatzeaz ez arduratuz».
- Mikel Oregi Leturiondo, 50' 🟨: Aurkari bat lurrera botatzeagatik..
- Beñat Goenaga Galarraga, 89' 🟨: Hasierako sakean denbora «nahita» galtzeagatik.
Garaipen honekin, zortzigarren postutik 4. postura igo da Sora; Zestoa laugarrenetik 9ra jeitsi.
Talde guztien emaitzak eta sailkapena, Plaentxia.eus-eko Soraren blogean.