Atsedenaren ondoren, etxean jokatuko du Sorak

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 15a, 08:57

Bihar, zapatua, Sorako Gorengo mailako taldeak Zestoa taldea izango du aurrez aurre, Ezoziko Futbol Zelaian, 16:30ean. Jokatutako azken partida, Antzuolakoaren kontrakoa, irabazita zelairatuko da bihar Sora, baina ez du aurkari erraz-erraza izango, Zestoa laugarrena baita sailkapen orokorrean.

Sailkapen orokorrean, puntu bakarra ateratzen dio Zestoak Sorari, baina hari esker, laugarren dago Zestoa eta zortzigarren, berriz, Sora.

Hala ere, justu puntu bakarreko aldea izateari esker, bihar Sorak jokoan  dauden hirurak eskuratuko balitu, aurrerapen handia egingo luke sailkapenean.

Gainera, kontuan hartuta orain arte etxean jokatutako partidetako bat bera ere ez duela galdu Sorak, indar horrekin zelairatuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.