Gutxi bada ere, azaroan, Debabarreneko udalerri gehienetan gora egin du langabeziak. Bi salbuespen izan dira, Mutriku eta Soraluze; bi herri horietan jaitsi egin da langabezia eta bi herrioi esker, eskualdeko bataz besteko langabezia tasa, urrikoa baino baxuagoa izan da.
Soraluzeri dagokionez, 227 langabe kontabilizatu dituzte; bestela esanda, urrian baino 13 langabe gutxiago, eta urriko %12,86ko tasa jaitsi egin da %12,17ra azaroan.
Osterantzean, honakoak dira Debabarreneko datuak, herriz herri:
- Deba 174 %6,67
- Eibar 1.480 %11,66
- Elgoibar 487 %8,98
- Mendaro 79 % 7,78
- Mutriku 180 %6,93
- Soraluze 227 %12,17
- Debabarrena 2.627 %10,02