Atzo goizeko hotzari aurre eginez, Ezoziko Futbol Zelaian entrenatu ziren Gipuzkoako 40 errugbilari gazte pasa. Hilean behin, Gipuzkoako Selekzioak deituta, lurraldeko herri batean egiten dute entrenamendu saioa eta atzokoan, Soraluzen egin zuten, Soragazteak Rugby Taldearekin elkarlanean eta haren azpiegiturak baloiatuta.
13 urtez azpikoek jardun zuten lehenengo eta 14 urtez azpikoek ondoren, bi taldeak Iban Urresti Donostian bizi den ondarrutar eta Kristian Amorena Astigarragan bizi den saratar entrenatzaileek gidatuta.