Gaiari lotutako aurkezpenetan parte hartu dut eta egia esan eszeptikoa nintzan Udalak martxan jarri zeban prozesuari begira, ez zegoelako Biologian edo Ekologian aditurik, eztabaidaren muina hori izanik.
Lehenengo saioan Gaizka Aranguren hizlaria oso pedagogikoa izan zan beste presa eta ibaien kasuak aztertuz hondasun materiala ta inmaterialaren baloreari begira.
Bigarrenean Urak eta Aranzadiko adituek uholdetasun arriskua gutxitzeko planak eta hondasunaren balio historiko eta arkitektonikoari buruz jardun zozkuen.
Hirugarren saio bat eskaini zitzaion GDIko talde omnipresenteari, tratu pribilegiatua emanaz nire ustetan, eta ez presak eraistearen aldeko besteori. Portzierto, noiz arteko baimena dauka ia urtea daraman plaza zaharreko pankartiak? Alboan beste bat jarri zen eta berehala erretiratu zuen udalak baimenik eskatu ez zutelako.
Herenegun Udalaren txanda izan genuen. Txalotu nahi dittut hiru alderdi politikoetako zinegotziak aho batez adosteko gai izan direlako balorazioa ta proposamena.
EMUN izan dugu bide lagun prozesuan eta eredutzat jarri dute gure herrian ematen ari den partaidetza. Bat dator Gaizka Aranguren, halakoetan eskarmentu handiko historialaria.
Beraz, zorionak plazentziatarrori!