Bankoa-Abanca DV

«150 ikusle inguru eta gazte asko» final laurdenetan

Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 13:00

Gaur zortzi jokatu ziren Bankoa-Abanca DV Txapelketako final laurdenak Arane frontoian. Hiru partidu izan ziren: emakumeak 4 t'erdian, gizonezko promesak eta nagusiak. Bihar (zapatua) jarraituko du txapelketak Tolosan.

Argazkiak: Egoitz Unamuno.

Amaitzear da Bankoa-Abanca DV Txapelketaren XXXII. edizioa eta Soraluzen jokatu ziren final laurdenak pasa den barikuan.

Jende dezente izan zen Arane frontoiko harmailetan bariku iluntzean. Antolakuntzatik nabarmendu dute «150 ikusle inguru» eta «gazte asko» bertaratu zirela. Partiduei dagokienez, eskuz banakakoa jokatu zuten neskek lehenengo, eskuz binakakoa promesek gero eta senior mailakoen binakakoarekin amaitu zen pilota jaialdia.

Emaitzak

Emakumeak (4 t'erdian)
🔴 Enara Gaminde 22
🔵 Mirian Arraiza 9

Promesak
🔴 O. Etxeberria - Apeztegia 22
🔵 Labaka - Calvo 5

Nagusiak
🔴 Zubizarreta - A.Apezetxea 22
🔵 J.Alberdi - J.Lazkoz 14

Soraluzeko Pelota Elkarteko buru Aitor Atxotegik «penaz» ikusi zuen lehenengo bi partiduak hain alde handiarekin amaitzea, baina irabazleek erakutsitako maila «orokorrean oso altua» izan zela gaineratu zuen eta benetan erakutsi zutela «zergatik diren multzo-buru».

Txapelketak zapatu honetan jarraituko du Tolosan, 16:00etan. Hurrengo hitzordua Eibarren izango da (abenduak 9, 16:00) eta finala Zumarragan (abenduak 16, 11:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.