Gaur, eguaztena, zerbitzu gehiagok jakinarazi dute bat egingo dutela biharko Greba Feminista Orokorrarekin, osorik zein partzialki.
Ikastetxeetatik hasita, Haurreskolatik jakinarazi dute lau hezitzaileek egingo dutela greba, baina zerbitzu minimoak ematera derrigortuta daudenez, pertsona bat egongo dela bihar lanean.
Plaentxi Eskolatik, berriz, ohartarazi dute grebak "eragina" izango duela eskolan eta ez dela jantoki zerbitzurik izango.
Soraluze BHI Institututik, berriz, esan dute, "langileriaren gehiengo handi batek grebarekin bat" egingo duela, ondorioz, "zerbitzu minimoak zaintzen bitartez bideratuko" direla eta ez dela Hedatze-ez errefortzurik ezta tailerrik ere-egongo. Eta ez dela jantoki zerbitzurik emango.
Soraluzeko Musika Eskolari dagokionez, jakinarazi dute irakasle bakoitzaren esku geratzen dela erabakia eta eragingo dieten ikasleei komunikatuko dietela biharko irakaslea egongo den ala ez.
Soraluzeko Udalari dagokionez, berriz, harrera itxita izango da, baita Udal liburutegia eta Udal ludoteka ere. Udal kiroldegiak, berriz, normal jardungo du. Horrekin batera, gaineratu dute "greba eskubidea titulartasun indibidualeko eskubidea" dela, eta, "langile bakoitzak erabaki ahal" izango duela "grebarekin bat egiten duen edo ez".
Azkenik, Pil-pilean herri-komunikabideak bat egiten du grebarekin, beraz, PLAENTXIA.EUS atariko webgunean bihar grebaren jarraipena egingo da bakarrik.