Azaroaren 30era, egueneko Greba Feminista Orokorrari begira, Soraluzen greba antolatzen diharduen taldeak honako hiru hitzordu egin ditu:
- 09:00etan, kalejira zaratatsua.
- 12:00etan, manifestazioa Plaza Zaharreko karpatik abiatuta. Segidan, ekitaldia izango da bertan.
- 18:00etan, hitzordua kotxeekin, Bergaran 19:00etan egingo duten manifestaziora joateko.
Herriko zerbitzu, saltoki, taberna eta negozioei begira, berriz, askok jakinarazi dute bat egingo dutela greba orokorrarekin eta egun osoan itxita izango direla. Honakoak:
- Mendizabal okindegia
- Kooperatiba
- Criado fruta-denda
- KLB
- Vidal fruta-denda
- Okelia harategia
- Iñarra harategia
- Triskel
- Belarrak
- Estankoa
- Todo a 100
- Mapfre aseguruak
- Likai
- Benito Altzariak
- Aritz Laskurain Osteopatia
- Cris ile-apaindegia
- Mimar ile-apaindegia
- Negabi ile-apaindegia
- Mabel ile-apaindegia
- Elizpe Hortz-klinika
- Gogortuz fisioterapia
- Tabernak:
- Txoko
- Pub
- Arrano
- Bolia
- Batzokia
- Edurtza
Bestalde, eguenetan Plaza Zaharrean egoten den azoka-txikia ez da izango.
Eroskik normal zabalduko du baina egoeraren arabera ez dute ixteko aukera baztertzen.
- Goizez zabalduko dute:
- Iratxo goxo-denda: egunkarien arabera zabalduko dute. Ez balego, ez dute zabalduko.
- Iosu bitxi-denda
- Txuritxu goxo-denda
- Autoservicio Amparo
- Gutxieneko zerbitzuak emango dituzte:
- Eguneko zentroan.
- Mesedeetako egoitzan.
- Anbulatorioan: bertako langileek egunean bertan erabakitzen dute greba egin ala ez. Gutxieneko zerbitzuak izango dira, baina gerta liteke medikuarekin txanda izatea eta mediku horrek greba egitea.
- Kiroldegia: Zabalik eta normal. Ikastaroak ere normal.