Gipuzkoako gazteen errugbi selekzioak Soraluzen, abenduan eta otsailean

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 29a, 09:01

2023-2024 denboraldian, Soragazteak Rugby Klubak zenbait ekitaldi antolatuko ditu Ezoziko Futbol Zelaian, Gipuzkoako Federazioarekin elkarlanean. Lehen hitzordua domekan, abenduaren 3an izango da.

Abenduaren 3an izango da lehenengo hitzordua. Egun horretan, Gipuzkoako selekzioko mutilek entrenamendu saioak egingo dituzte Soraluzen; 09:30etik 11:00etara 13 urtez azpikoek jardungo dute eta 11:00etatik 12:30era, 14 urtez azpikoek.

Soraluze, partiduen egoitza

Otsailaren 24an, berriz, Gipuzkoako selekzioko nesken txanda izango da. Haiek ere Ezozin izango dira entrenatzen, 13 eta 14 urtez azpikoak. Gainera, selekzioko entrenatzaileetako bat Erica Passenau izango da, Soraluzeko taldeko entrenatzailea ere badena.

Rugby klubeko Enekoitz Igartuak esandakoaren arabera, denboraldia borobiltzeko, besteak beste, martxoa aldera, Ezoziko zelaia domeketako Gipuzkoako errugbi partiduen egoitza izango da 10-12 urtez azpikoetan eta ekainean, berriz, V. Errugbi Eguna antolatzen ahaleginduko dira.