Martitzenean, Miramongo Parke Teknologikoan egindako protestan gogora ekarri zutenez, gatazka hasi zeneko bosgarren urtea da honako hau eta “ez dute ezer eskaini. Entitateko Gobernu Batzordeak ez du nahi plataformarekin elkartu, nahiz eta Eusko Jaurlaritza izan bitartekari.
Geroak Kaltetutako Plataformakoen ustez, eurekin elkartzerik nahi ez izatea sinestezina da, “estatu kolpe soziala”.
Bost urteotan egindako agerraldien eta protesten bitartez, Geroak Kaltetutako Plataformatik salatzen dute langile guztiek, behin erretiroa hartuta, ezin dutela diru guztia aldi berean eskuratu eta hori alda dezaten nahi dute. Hainbat soraluzetar ere badira plataformako kide.