Azaroaren 18an, jokatu zen Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatuta Karakaterako 29. igoera.
100 korrikalari eta mendizalek hartu zuten parte, eta gizonezkoetan Haritz Unamuno bergararra izan zen tontorrera ailegatzen lehena, 27:51ko marka ezarrita. Emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen Karakateko puntu geodesikoa ukitzen lehena, 35:48ko denboran. Bigarren markarik onena (28:36) Karakateko Igoeran sei aldiz txapeldun izandako Iñigo Lariz elgoibartarrak lortu zuen. Atzetik, bost segundu eskasera, ailegatu zen Iñaki Goenaga plazentziatarra.
Iñaki Goenaga helmugara ailegatzen.
Herritarren markak:
- Iñaki Goenaga - 28:41
- Ander Ariznabarreta - 35:43
- Mikel Elizburu - 43:46
Argazki gehiago, sailkapenaren PDFa eta informazio gehiago Barren.eus atarian.