Eskuorri bitartez, jakinarazi diete "zaintzen egungo antolamendu soziala eraldatu" nahi dela eta "euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioa" nahi dela lortu, besteak beste.
Bide horretan, zaintzen pribatizaziarekin bukatu nahi dute, etxez etxeko zerbitzua indartu, zaintza-lanak transbersalki landu eta zaintzeko baimenak familia nuklearretik kanporatu eta handitu.
Horrekin batera, atzerritartasun legea bertan behera laga dezaten nahi duten eta bitartean, zaintza langile guztiak erregularizatu. Denontzako pentsio duinak, gutxienz, 1.080 eurokoak eta besteak beste, zaintza langileendako baldintza duinak lortu.