Egoitzako, garbiketako, sindikatuetako eta beste hainbat alorretako ordezkariak ari dira Azaroaren 30eko greba orokorra prestatzen Soraluzen. Astelehenero elkartzen dira Gaztetxean eta gaur ere horrela egingo dute. Halaber, gogora ekarri dute ateak zabalik dituztela prestaketan lagundu nahi duten emakume zein gizon guztiendako.