Atzoko elkarretaratzeen bitartez, batik bat, hiru aldarrikapen plazaratu zituzten:
“1- Gazan Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu behar da berehala eta gatazka horri konponbide justu eta demokratikoa eman behar zaiola. Ezein erasok ez du justifikatzen Israel Palestinako herriari aplikatzen ari zaion zigor kolektiboa.
2- Nazioarteko Zuzenbidean eta NBEren ebazpenen betearazte zorrotzean oinarritu behar da konponbidea.
3- Okupazioari amaiera eman eta Palestinaren autodeterminazio eskubidea bermatu behar da”.
Horrekin batera, besteak beste, exijitu zuten “munduko liderrek bakerako deia” egin beharra zutela eta halaber, bide horretan, uste dute “bakea lortzeko modu bakarra Palestinako herriak giza eskubideen, duintasunaren eta nazio eskubideen alde dituen bidezko nahiak betetzea” dela.