Errigora

Errigorako zozketaren irabazleak

Egoitz Unamuno 2023ko aza. 7a, 09:33
Sarituak saskiak jasotzen, atzo, euskaltzaleen elkarteko bulegoan.

Zozkatu dituzte Errigorako sariak eta ondorengoak izan dira irabazi dutenak: Mikel Hernandez (bisita eta bazkaria Lezaun Upategian), Irune Varela (saskia), Amuitz Perez (saskia) eta Agustin Moro (saskia). Guztira, 47 herritarrek parte hartu dute zozketan. Oharra: Errigorako saskiak eskatzeko epea azaroaren 9an, eguenean amaituko da. Eskatu HEMEN eta jaso azaroaren 24an Soraluzen bertan.

Urtero moduan, Errigorak Nafar Hegoaldeko produktuz betetako saskiak saltzeko kanpaina jarri du martxan eta Soraluzen ere saskiak eskatzeko aukera dago. Aurten saski bakarra eskaini dute, 50 eurokoa eta produktu ekologiko zein konbentzionalez osaturik dago: Zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta alkoholdun botila bat eta beste lau produktu, ausaz aukeratuak. Informazio zehatza eta eskariak egiteko aukera www.errigora.eus webgunean izango da.

Saskiak azaroaren 9ra bitartean eskatu ahalko dira eta azaroaren 24an jaso ahalko dira Soraluzen bertan, ohikoa den moduan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, Gaztetxean.