Emakumeak aktibo izan daitezen animatzeko ekimena

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 6a, 11:44

Barikuan, “emakumeen aktibotasuna” sustatzeko, irailetik Gipuzkoan herriz herri aurkezten ibili diren Emakumeak Mugimenduan izeneko ekimenaren azken jarduera egin zuten Soraluzen. Araneko kiroldegian bisita gidatua egin zien emakume talde bati eta bertako instalazioak ezagutarazi eta haien gaineko xehetasunak eman zizkieten. Horrekin batera, Txita ibiltaria herrian izan zen, bestea beste, esku-orriak banatzen.