Pilotarien datozen egunotako agenda hitzorduak tarteko, asteburuan barik, gaur jokatuko dute Ohorezko mailako Gipuzkoako finalerdia.
Soraluzeko Pilota Elkarteko Murua eta Balerdi Asketa eta Elizegiren kontra lehiatuko dira. Zegamako Tartaloetxe klubekoak dira Asketa eta Elizegi, Liga Vascako Ohorezko mailan txapeldunak; horrez aparte, Asketa erreferentea da afizionatu mailan.
Soraluzeko Pilota Elkarteko Manex Balerdi eta Ander Murua, berriz, Munduko txapeldun izan ziren 2021ean eta Euskal ligako Euskal Herriko txapeldun, berriz, aurten.