Harritzekua da benetan be, sinodo tipoko prozesu-musikatu horrek aldian zertzuek daroiazen ikustia: “betikotasunaren” gaineko arinkerixetatik hasi, eta damutzen ez diran negazionistentzat oharrak, moral eta marko baten misterioa, handitxek urtengo dan definiziño dogmatikua, presa kulpadunak norainotxe eutanasiatu edo urratu behar diraneko erabaki kanonikua, arrantzale-apostolu diranen kontzilio-zubi katekesi “pedagogikoak”, esanekoeri enziklika-araudi berriak jakinarazteko datu-bilketak, kapitulu eta aitortza-batzartxoak, barne-gogo gidaritzazko lantaldeak, nihil obstat zigilu orokorra, jatorri garbidun Ibaiko-jaunak pekatu gabeko ozentasunez esandako berba, agindu ta erreguak, geronek ein ezian “kanpotik” inposatuko jakuzen beste misterixuak, etab. Dirudienez, ugar koloreko ultze santu bat be, ba ei dauke nunbait gordeta. Ez esan giro hortan, “markua” baino ixa kuadro konpletua osatu ezin leikianik. Izan be, Plazentzian hain presa ederrak apurtzia edo lapurtzen lagatzia ez da aldaketa argala.
Ekimen horrek oneritzi edo baimen orokor bat behar dau, jakiña. Ardatza legimitate-erreklamazio bideen kudeaketan daukana. Oraindik be ganoraz aztertzeke dagoz ondorixo edota balizko okerrak, eta gero ardura-eskerik egon ez dein komeni da, bat eitxerik eztaozenak bat einda azaltzia nola edo hala. Onuria agindu, baina ordez pobretzea baletor, orduan, zubi-musikatuaz akordau gaitxian.
Ibaixa gauza biziduna bada, presak be hala dira. Gure herrikoak arlo askotan, munduan parerik eztauken presa bizi-bizixak izanik, herriko baliabide garrantzitsu bat osatzen dabe. Euren bitxikerixak web edota erreprodukzio-digital bitxartez azalduko litxuzkian pedagogia, antzua ta kolorebakua eztala ikusi dein, komeniko litzake aurrez aurkeztea. Hala ta be, azalpen lan klase hori presarik bare igualtxo egin leikiala diñozkue zubigileek. Aztarna edo zatixla lagata, bentajia dala beti presen atzeko tripak ikustia. Esanekueri gero, subenir tipora presa pusketatxo edota entengaren bat erregalo.
Hara hor, umeterixia bagina legez, ze ziri-pedagogia eskaintzera etorri jakuzen. Hain zuzen gure ibaixari buruz ezertxo ere ez jakiten apropos ahalengindu diranak. Josemari bera be han zeguan, presia moduan trinko daneri eusten.
Ez dago zientzia eta jakintza makurtu arazten ibili biharrik. Sekula ez dira izan gure presak berez, ibaixak sasoi baten zeukan osasuna galtzearen iñungo arrazoia. Argi diñozkue hori, ondiok herrixan bizirik dirauten askok, errealitatearen ezagutzak eta historiografiak. Era berean, badakigu orain hamarkada gutxirarte, zaintzen zan osasun bete-beteko ikuskizuna zirala, urtxakur, arrain mordo, ur garden eta guzti. Begira egoten ei zan gazterixia presako paretiari, angulak be, isatsari eraginez zelan alkarren onduan goraino igotzen zeben. Hor be, orduango zientzia oharrak.
Beraz, ibaixan serixo hasi nahi izan ezkero, badago galdutako osasuna berreskuratze-lehengoratze bide hortan non pausoka ta arloka ekin, presetatik hasteke. Ezin jakoz oin preseri bota ibaixari ein jakozen kalamidadien kulpak. Kolektora ta kiroldegiko horma garaua, anabasia, kajoi ta beste ateromen txandia noizko? Lehen be ezeren hor traban.
Plazentzian ibaixa ta presak ondo konpontzen dira. Presak neurri egokixa daukelako. Ibaixak berak bota arte zaindu, ta erabilerarik topau ezian, bakian lagatzia onena. Por zierto, errez pasau leikiana da, atzetik, gure aldian bizkorrak diranak etorri ta argi asmatzia.
Zientzialarien artean beste ikuspuntu bat daukana be badago. Baina ez da komenigarritzat jo beraien partaidetza, ezta lekua ta baliabideak horri eskaintzea be. Markoaren barruan dagoena erakutsi eta kitxo. Herrian bertan beste ikuspuntu bat lantzen duinki jardun diranak be, eskian ibili ta ero lortu izan dabe euren tartea.
Amaitzeko, markia da karajo -etxetik eta metafora-mediko merke bidez, arrainen-ikuspegixa guri erakustera etorri jakuzenen esanak entzutia. Justu, arrainen osasun-kanpaina ta horren aldeko tanborrada ponposua joaz txapeldun datozenenak. Hain hestu dabilen arraina, gero ezpain edo aho-zapaitik kaku zorrotza daukan amuari tiraka oratu, eta haren eztarri-gingileko orruari kasorik eitxeke harrapatzen dihardutenenak. Gaurdaiño afan hortan Euskal Herriko ibaixetan, txingilizka banaka ta butroiakin bandaka irabiatzen dirautenenak. Hau epe-mugabako jiria. Sinodua ala zirkua ete dan, asmau ezin.