GREBA SEKTORE PUBLIKOAN

Zenbait autobus zerbitzutan eragina izango du gaurko grebak

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 25a, 09:10

Lurraldebusek jakinarazi duenez, gaur, urriak 25, Euskotrenek oinarrizko zerbitzuak emango ditu, sektore publikorako deituta dagoen greba dela-eta. Debabarreneko eta Urola Kostako hainbat autobusi ere eragingo die horrek. Besteak beste, Mendarorako autobusari. 

Debabarrenean, honako lineei eragingo die:

  • DB06 Soraluze-Ondarroa. 09:40an eta 10:40an izango da autobusa.
  • DB02 Ermua-Donostia AP8an.
  • DB01 Eibar-Elgeta
  • DB03 Lekeitio-Donostia
  • DB04 Mallabia-Ondarroa

Informazio gehiago behar izanez gero,  honako webgunean kontsulta daiteke www.euskotren.eus edo honako telefonora deitu: 943 333 333.

Lurraldebusek gaineratu duenez, Euskotrenekoak ez diren lineei ez die eragingo grebak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.