Antxintxika badator

Ander Gomez 2023ko urr. 25a, 08:00

Azaroaren 4an ospatuko da Antxintxika lasterketaren XVII. edizioa. Urtero bezala, Soraluze-Bergara ibilbidea egingo dute korrikalari, patinatzaile eta gurpildun aulki zein hand-bike modalitateko lasterkariek.

Izena online eman daiteke bakarrik, azaroaren 3ra arte, honako formularioa beteta.

Azaroak 4, zapatua, izango da XVII. Antxintxika lasterketa, eta Soraluze-Bergara arteko ibilbidea egingo dute modalitate desberdinetako lasterkariek.

Etxaburuetatik abiatuko dira eta irteera ordu desberdinak izango ditu talde bakoitzak: hand-bike eta gurpil-aukidunak 16:30etan hasiko dira, 16:45etan patinatzaileak eta 17:00etan gainontzeko korrikalariak. Hamar kilometroko lasterketa egingo dute eta bi anoa-puntu izango dituzte ibilbidean zehar: bata 6. kilometroan, helmugan bestea.

Segidan ibilbidearen mapa interaktiboa:

 

Izen-ematea zabalik

Inskripzioak kirolprobak.com atarian egin daitezke eta 16 euroko kostua dute. Webgunean bertan ere, lasterketa hasi aurretiko Bergara-Soraluze autobusa erreserbatzeko aukera dago, 2 eurotan.

Izena emateko epea azaroaren 3ra arte luzatuko da (lasterketaren bezpera) eta ez da egunean bertako inskribapenik izango. Plazak mugatuak dira: gehienez 500 lasterkarik hartu ahalko dute parte, eta kupoaren erdia bete da jada. Autobusari dagokionez, 30 jarleku geratzen dira libre.

Parte-hartzaile guztiek aurtengo edizioaren kamiseta izango dute opari.

XVII. Antxintxika lasterketan inskribatzeko epea bukatuko da azaroaren 3an (barikua, 22:59etan) edo plazen kupoa betetzean.


Antxintxika Triatloi Taldearekin harremanetan jartzeko idatzi antxintxika@gmail.com helbidera edo deitu 636 51 52 18 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!