Presen auzia

Malmeroko presaren ondoko nire bizipenetik

Mertxe Galarraga Galarraga 2023ko urr. 20a, 18:06

Nire bizitza Malmeroko presari oso hurbil eta lotuta igaro zen urteetan. Martxan zegoen zentral elektrikoa gertutik ezagutu nuen, baita ibaiaren ur-goraldiek sortzen zituzten arazoak ere. Nire etxean askotan entzun nituen hitz hauek: alternadoreak, sareko mozketak, kanala, uhatearen garbiketa, uholdeak sotoetan, e.a. Uholdeei dagokienez, ezagutu ditudan handienak ez dira ibaiak eragindakoak izan, menditik datorren uholde-urak eragindakoak baizik.

Orain, presei buruz horrenbeste eztabaida irakurri eta entzuten dudanean, eta planteatutako prozesu parte-hartzailea ikusita, adierazi nahi dut, uholdeen kasuan, faktore garrantzitsua ibaia ez garbitzea dela, ez bakarrik egungo zaborragatik (lotsa kolektiboa), baizik eta, batez ere, ezagutzen ez genituen adar eta zuhaitzengatik, adibidez, Iturburu eta Gabolats arteko "uhartearen" egungo egoera, umetan jolasten ginen lekua.

Gure herriko uholde guztiek «oztopo» multzo ezberdin horrekin egingo dute topo, presez gain, jakina. Baina badirudi errazago zaigula "etxea teilatutik" hasi gauzak apurtzen, daukagunari egoera onean eutsi baino.

Eta erakunde eskudunak garbitasun hori betetzen duenean, konponbide gisa ulertu/onartu ahal izango dut, justifikatuta badago, presak apurtzea, eta bere "memoria" mantentzen eta baloratzen duen edozein prozesutan parte hartuko dut.

Azkenik, agerikoa da, daukaguna suntsitzen hasi aurretik, gure herriak premia handiak dituela, nahiz eta Merlin proiektuak ematen duen dirua asko izan.