Biharko partidari dagokionez, orain arteko lau partidak irabazi egin dituzte soraluzetarrek, lider doaz txapelketan eta final-laurdenetarako txartela lortuta dute dagoeneko. Beraz, ondo bideratuta dute txapelketa.
Domekakoak
Domekako hitzorduei dagokienez, berriz, 10:00ak inguruan, Errendimendu mailako pilotariek Gipuzkoako eskuz banakako txapelketako lehen jardunaldia jokatuko dute.
Alebin mailan, banaka Zunbeltz Salaberriak, Ekain Ariznabarretak eta Izei Muguruzak parte hartuko dute txapelketan; Infantil mailan, berriz, Pello Nogalesek eta Unax Loiolak.
Domekako partidei dagokienez, 10:00ak aldera izango da lehen partida, Ekain Ariznabarretak Lazkaoko Etxeberriaren kontra jokatuko du.
Segidan, lagunartekoa jokatuko dute Izei Muguruzak (zuen aurkaria erretiratu egin da) eta Unax Loiolak (atseden du txapelketan).
Lider
Eta haiek bukatzen dutenez, Ohorezko mailako eskuz binakako partidaren txanda izango da. Kasu horretan, Ander Muruak eta Manex Balerdik Errenteriako Etxezarreta-Aranguren bikotearen kontra jokatuko dute. Balerdiren eta Muruaren kasuan ere, lider doaz, jokatutako lau partidatatik laurak irabazita; hurrengo astean jokatuko dituzten finalerdiak, Lazkaon. Sailkapena, berriz, tanteoaren araberakoa izango da. Aurreko partidan, etxekoan, 22-17 irabazi zuten Balerdik eta Muruak.