Palestinar herriaren aldeko elkarretaratzea gaur, plazan

Ander Gomez 2023ko urr. 18a, 07:38

Gaur, eguaztena, "Elkarrizketa politikoa da bidea. Gerrarik ez!" lelopean, elkarretaratzea egingo da
Plaza Berrian, arratsaldeko 18:30ean.

Elkarretaratzera Sortuk deitu du. Zapatutik gatazkak izan duen bilakaeraren aurrean, Palestinaren alde "mobilizatzeko eta presioa egiteko beharra" ikusi dute, hurrengo eskakizunak oinarri hartuta: Gerra etetea, Nazioarteko komunitatearen esku hartzea —Israelgo estatuak «NBEren ebazpenak bete ditzan eta elkarrizketa politikora atxiki dadin»— eta okupazioa amaitzea, Palestinaren askatasuna bermatuz.

"Elkarrizketa politikoa da bidea. Gerrarik ez!" kontzentrazioa gaur egingo da (urriak 18), 18:30etan, Plaza Berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.