Zapatuko Frontenis txapelketa mistoak maila altua izan bazuen, domekako emakumezkoenak are altuagoa izan zuen, bertan elkarren kontra lehiatu baitziren Espainiako bi txapeldunak, bai txapelketan zehar eta baita finalean ere: Ana García salamancarra Bola Bizkorreko Espainiako Txapelduna eta Lorena Barrón errioxarra Frontenis Preolinpikoko Espainiako txapelduna. Soraluzetik lehiatu ziren Ariznabarreta eta Muga, berriz, hirugarren izan ziren. Bideoan, finalaren tantoetako batzuk eta sari banaketa.