Atzoko elkarretaratzean jakinarazi zutenez, Eusko Legebiltzarrean izandako bileran, “inork ez zion uko egin gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan osatzeko” pentsiodunek egindako eskaerari. Dena den, gaineratu zutenez, datorren astean bilerak egingo dituzte alderdi bakoitzarekin, “haien jarrera eta konpromisoa zehatz-mehatz ezagutzeko”.
Nafarroako Gobernuari dagokionez, berriz, esplikatu zuten han oraindik ez dutela data zehatzik hango Legebiltzarrean gaiari buruz berba egiteko.
Azaroaren 30eko grebarekin bat
Gutxieneko pentsioa ez ezik, zainketa sistema ere izan zuten hizpide atzoko elkarretaratzean. Azaldu zuten azaroaren 30era begira, “egungo zainketa sistema errotik eraldatzeko Herri Akordioa” aurkeztu duela mugimendu feministak eta pentsiodunen mugimenduak bat egin duela greba feminista orokorrarekin.
Azkenik, gogora ekarri zuten urriaren 28an, pentsiodunen manifestazio bateratua egingo dela Madrilen eta nahi dutela Gipuzkoatik ordezkaritza zabala eraman bertara; hori horrela jendea animatu dute autobuserako izena ematera, “soilik bi astelehen geratzen zaizkigu” esan dute.