Pasa den barikuan, urriaren 6an, "Begiratzea doakoa da" erakusketa aurkeztu zuen Haritz Gisasola margolariak (Eibar, 1975) Oreka Art galerian. Bere obrak Estatu Batuetako, Greziako eta Portugaleko hormetan zintzilikatu ostean, Plazentziakoetan izango dira hilabetez.
Urriaren 30era arte bisitatu ahalko da erakusketa, astegunetan (19:00etatik 20:00etara) eta doan, zelan ez ba.
Bisita beste egun/orduren batean egin nahi izatekotan, deitu hurrengo zenbakira: 635706690.