Bergaran egingo den asanbladari dagokionez, datorren asteko barikuan egingo dute, Bergarako Seminarixuan. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen III. Asanblada izango da, goizez,10:30etik 13:30ak aldera arte. Amaieran, asanbladan adostutako manifestuaren berri emango dute. Gaineratutakoaren arabera, azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feministan izango dute jarrita begirada.
Gaur, martitzena, berriz, asanblada horretan landuko dituzten nondik norakoen berri emango dute, prentsaurreko bitartez, Donostian. Dena den, dagoeneko jakinarazi dute leloak honakoak izango direla: Zaintza eta pentsio duinak orain! 1.080 Ja!
Azkenik, atzoko elkarretaratzean esan zutenez, urriaren 28an, “Estatuko nazio eta erkidegoetako pentsiodunen plataformen artean osatutako ekintza-batasunak” manifestazioa deitu du Madrilen. Bertan parte hartuko du, besteak beste, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Gogora ekarri dute iaz hiru autobus osatu zituztela Gipuzkoatik Madrilera joateko. Joan nahi duenak Soraluzeko pentsiodunen taldean eman dezake izena. Autobusaren prezioa izango da 35 euro eta 16:30an abiatuko da.