Haritz Gisasola (Eibar, 1975) Arte Ederretan lizenziaduna da, (UCLM) Cuencan. 1997an egin zuen lehenengo erakusketa; harrezkero, besteak beste, Madrilen, Ganten, Washingtonen, Lisboan eta Bilbon izan ditu bere lanak ikusgai, eta bihartik aurrera, baita Soraluzen ere.
Egiten dituen margolan eta marrazkiak figurazioaren barruan koka daitezke; natura hilak, uholdeak, paisaiak, burezurrak, politikoak eta beste zenbait gauza margotzen ditu; bizi dugun “gizarte aldrebes eta arraro” honi begiratu eta horixe margotzen du.
Alberto Zarazaga, berriz, Chipionakoa da, Arte Ederretan lizentziaduna Sevillako unibetsitatean. Zarazagak eskulturak egiten ditu birziklatutako materialarekin.