Oraingoz, Debarroko bi bikotek eman du izena Frontenis Txapelketa mistorako eta Debarroko hiru emakumek, berriz, emakumezkoen txapelketarako.
Datuon arabera, ohi baino kirolzale gutxiago animatu da, eta, antolatzaileek, Soraluze Mugituz elkarteak eskualdeko frontenis-zaleak animatu nahi ditu txapelketara.
Izena emateko epea zabalik dago, urriaren 6ra arte, honako telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita: 658 73 14 71. 16 euro ordaindu behar da bikoteko.