Barikuan, irailaren 28an, Soraluze Pelota Elkartean jokatzen duten Ander Muruak eta Manex Balerdik hitzordu erabakigarria izan zuten Arane kiroldegian. Lazkaoko LAPKEko Beñat Garmendia eta Beñat Senarren kontra jokatzen zuten eta, bi bikoteek orain arte jokatutako bi partidak irabazita, sailkapeneko lidergoa zegoen jokoan.
Lehen tantoa eskuratu arren, partidu gogorra izan zen etxeko taldearentzat. Berehala gailendu ziren Garmendia eta Senar, eta nagusiki urdina izan zen markagailua partiduan zehar. Nabaria zen batez ere Muruaren inpotentzia, jokoan fin aritu arren, ez baitzuen nahi adina emaitza lortzen. Bukaeran, ordea, markagailuari buelta eman eta garaipena lortu zuen etxeko bikoteak; eta, horrekin batera, Ohorezko mailako lidergoa.
Murua-Balerdi (gorri) eta Garmendia-Senar (urdin) markagailua partidu amaieran.