Domekan izan zen Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, pentsiodunen atzoko elkarretaratzearen abiapuntua izan zen azpimarratzea eskubideak ez direla iraungitzen adinarekin. Oro har, aldarrikatu zuten beharrezko zirela “pentsio publiko duin eta bizitzeko bestekoak, zerbitzu publiko unibertsalak” eta nagusiek dituzten “arreta beharrak aseko dituen zainketa sistema publikoa”.
Bizitza kostuaren igoeraren kalteak
Horrekin batera, bizi-kostuaren igoeraren eta zerbitzuen pribatizazioaren eragin negatiboak azpimarratu, eta, oro har, gaur egun dagoen egoitzen sistema aldatzeko eskatu zuten, urteetako aldarrikapenak gogora ekartzeaz batera: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, genero-arrakala ezabatzea eta mendekotasuna artatzeko sistema publiko, hurbil eta kalitatezkoa garatzea.
Diputatu nagusiarekin batzarra
Horrekin batera, jakinarazi zuten batzar eskaera egin diotela Eider Mendoza Diputatu Nagusiari, nagusien eskubideak bermatu gabe daudela esanez. Adibidez, aditzera eman zuten EAEn eta Nafarroan 200.000 pentsiodun baino gehiago bizi direla 1.080 eurotik beherako pentsioekin eta horrek ez diela uzten oinarrizko beharrei aurre egiten are gutxiago gaur egungo egoera, bizitza kostua nabarmen igo den honetan.