Badator Frontenis Txapelketa

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 2a, 09:04

Soraluze Mugituz elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 14ko eta 15eko asteburuan jokatuko da V. Frontenis Txapelketa, hain justu, urriaren 14an txapelketa mistoa eta 15ean emakumezkoena. Izena emateko epea zabalik dago, urriaren 6ra arte, honako telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita: 658 73 14 71. 16 euro ordaindu behar da bikoteko.

Frontenis txapelketa Araneko pilotalekuan jokatuko da, urball horia pilotarekin eta partidak 22 tantotara izango dira, gehienez jota, 20 minutuko iraupenarekin.

Izena emateko epea zabalik da, urriaren 6ra bitartean,  honako telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita: 658 73 14 71. Bikote bakoitzak 16 euro ordaindu beharko du bizum bitartez.

Aurten, frontenis txapelketa mistoaren V. edizioa izango da eta emakumezko txapelketaren III. edizioa.