Euskaldunaren kontrako norgehiagoka bihar, etxean

Ander Gomez 2023ko ira. 29a, 12:00

Sorako Gorengo mailako jokalariak Euskalduna taldearen kontra leihatuko dira bihar, 16:45ean, Ezoziko Futbol Zelaian. 

Bideoan, Sorako aurkezpen egunean Boskori eta Txatori egindako omenaldia eta osteko partiduan jasotako jokaldi esanguratsuenak (Emaitza: Sora 3 - Urki 1).

Bihar, zapatua, hitzordua dute herriko futbolzaleek Ezoziko Futbol Zelaian. 16:45ean, Sorako Gorengo mailako taldeak partidua jokatuko du Andoaingo SD Euskaldunaren kontra.

Talde biek puntu-kopuru berbera dute, partidu bat irabazi dute eta bestea galdu. Sorakoek Ezoziko markagailua hiru eta batean jartzea lortu zuten lehenengo partiduan, Urkiren aurka (bideoan Leturen bi golak ikusgai); baina pasa den asteburuan bi eta huts galdu zuten, Arrasaten. Hortaz, Sorak herrikideak animatu nahi ditu futbol zelaira igo eta harmailetatik euren babesa ematera, etxeko taldea sailkapenean gainjartzen laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.