Katakrak argitaletxearen enkarguz itzuli du Rote Zora liburua David Lindemannek. Atzo, astelehena, aurkeztu zuen emaitza Katakrak argitaletxean bertan, eta, bihar, gauza bera egingo du Soraluzeko Gaztetxean.
Liburua aurkezteaz batera, Rote Zora. Frauen bildet Banden dokumentala eskainiko dute eta ekitaldian izango da haren egile Christine Lamberty. Azken hori, besteak beste, Emakumeen eta Lesbianen Las Otras Zinema kolektiboko kide da.
Emakumeen aurkako eguneroko indarkeriaren kontra
Rote Zora Alemaniako Errepublika Federaleko 1970 eta 1980ko hamarkadetan modu klandestinoan antolatutako emakume talde militantea izan zen. Talde feminista Zelula Iraultzaileen testuingurutik sortu zen.
Haien jarduerak, besteak beste, emakumeen aurkako eguneroko indarkeriaren aurkakoak, teknologia genetiko eta ugaltze-teknologien aurkakoak, populazio-politikaren aurkakoak eta nazioarteko esplotazio baldintzen aurkakoak izan ziren, aginte patriarkalaren adierazpen gisa. Helburu nagusia emakumeen eta lesbianen auto-ahalduntzea eta egotzitako bakearekiko haustura izan ziren.
Rote Zora dokumentalak emakume talde hark lantzen zituen gaietako asko gaurkotasun handikoak direla, adibidez.