Iñaki Goenaga garaile Ondarroako igoera bertikalean

Egoitz Unamuno 2023ko ira. 26a, 11:25

Zapatuan, Iñaki Goenaga plazentziatarra izan zen garaile Ondarroan jokatu zen Tontorramendiko VII. Igoera Bertikalean. Igoerak 1,9 kilometroko ibilbidea zuen eta 380 metroko desnibela. Lasterketa Ondarroako mendi hilabetearen barruan antolatu dute, mendizaletasunarekin lotutako beste hainbat ekimenekin batera. Argazkiak: Ander Burunza.