Bitik bi

Erredakzioa 2023ko ira. 23a, 08:38

Soraluzeko Pilota Elkartekoek indartsu ekin diote Ohorezko Mailako txapelketari. Bi partida jokatu dituzte azken bi asteotan, azkena, herenegun, eguena, eta, biak irabazi dituzte Balerdik eta Muruak. Bideoan, joan den zapatuan Elola eta Aizpururen kontra jokatutako partidaren laburpena.

Eguenekoari dagokionez, 22-11 irabazi zieten Errenteriako Etxezarreta eta Aranguren pilotariei, Errenterian.

Joan den zapatuan, berriz, etxean jokatu zuten Elolaren eta Aizpururen kontra eta hura ere nasai irabazi zuten Soraluzeko Pilota Elkarteko ordezkariek, 22-10. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.