Gaur egun ematen den soldata-arrakalari dagokionez, astelehenean elkarretaratzean elkartu ziren 40 herritarrek salatu zuten arrakala hori gero, pentsioetan islatzen dela. Are gehiago, azpimarratu zuten “soldata-arrakala desagertzearekin bakarrik, kotizazioak nahikoa izango” liratekeela “hurrengo urteetako pentsio guztiak ordaintzeko diru-sarrera nahikorik ez dagoela dioen kantinelarekin amaitzeko”.
Horrekin batera, jakinarazi zuten oraingo hiruhilekoan, ohiko aldarrikapenekin batera, zaintza ere izango dutela ipar. Pentsiodunen Mugimenduaren ustez, zaintza duina “pertsona guztien oinarrizko eskubidea da, eta ezin da bankuaren kontuan daukazunaren mende egon, ezta zein hiri edo herrialdetan bizi zaren ere”.
Zaintza sistema publikoa
Oro har, zaintza sistema publikoa aldarrikatu zuten, esanez, gaur egun zaintza, kasu askotan, enpresa pribatuen esku dagoela eta haiei ez zaiela “ardura kalitatezko zaintza ematea eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea”, bai, ordea, diru irabaziak izatea.
Diputazioarendako eskaerak
Bukatzeko, gogora ekarri zuten urriaren 1ean den Adinekoen Nazioarteko Eguna hurrengo egunean, urriaren 2an (astelehena) ospatuko dutela, gaineratuz, Gipuzkoako Foru Aldundiari exijituko diotela zainketak ez izatea negozio, itxaron zerrendekin, gehiegizko ko-ordainketarekin eta zaintza prekarioarekin amaitu beharra dagoela. Horrekin batera, uste dute, besteak beste, erabiltzaileek eta senideek eskubidea izan beharko luketela hartzen diren erabakietan parte hartzeko.