Zapatuko hitzorduei dagokienez, goizean, Soraluzeko pilota elkarteko Muruak eta Balerdik Tolosako pilota elkarteko Elolaren eta Aizpururen kontra jokatuko dute, 11:00etan Araneko frontoian.
Iazko denboraldian lortu zuten Soraluze Pilota Elkartekoek Ohorezko Mailara igotzea, afizionatu mailan dagoen mailarik altuena.
Zapatu arratsaldean, berriz, baina kanpoan, Gomazko paletan bigarren mailan, Añorgan jokatuko dute partida Gorka Santamariak eta Jurgi Rasconek, 18:00etan.
Pilota eskola eta beste
Errendimendu mailako alebinekin eta infantilekin, berriz, dagoeneko hasi dira entrenamenduak egiten.
Horrekin lotuta, esan Ekhi Amuategi eta Mikel Caramanzana Eibarrera joan direla lagata eta bertatik jokatuko dutela Gipuzkoako txapelketa jubenil mailan.
Azkenik, pilota eskolako umeekin irailaren 27an abiatuko dute ikasturtea; entrenamenduak izango dira eguaztenero eta barikuro; horrekin batera, lehen mailako umeei (2017an jaiotakoei) izen-ematea zabalduko diete.