Zabalik da AEK euskaltegian izena emateko epea

Erredakzioa 2023ko ira. 13a, 07:49

Euskara ikasleak Soraluzeko euskaltegian.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabaldu du ikasturteko matrikulazioa, "Euskara hurbil, zu urrun heltzeko" lelopean. A1 mailatik C2 mailara arteko ikasketa mailak eskaintzen ditu, aurrez aurre zein autoikaskuntza bidez ikasteko aukerarekin. Irailaren 29ra arteko epea dago izena emateko.  

Urrian hasiko den 2023/2024 ikasturteari begira, ikasketa aukera zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza): A1, A2, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 mailak.
  • Xede bereziko ikastaroak: Gurasoak, etorri berriak, dentari/ostalariak.
  • Hizkuntza eskakizunak: IVAP, HABE, Osakidetza.

Matrikulazio-epea

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 29an amaitzen da.

Informazioa

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 75 14 34

Diru-laguntzak

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu, errenta-mailaren arabera.

Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.

C1 mailako ikastaroak 20 euroan

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duen dirulaguntza-lerro berri bati esker, 16-18 urte arteko herritarrek aukera izango dute C1 mailako ikastaroa egiteko 20 euroko matrikula ordainduta.

  • C1 maila (Komunikagarritasun maila) lortzeko prestakuntza.
  • Irakurmen eta entzumen atalak euskaltegian bertan egiteko aukera.
  • Eskola presntzialak
  • Tutoretza pertsonalak.