Kopurutan begiratuta, uztailean 241 langabe kontabilizatu zituzten eta abuztuan 240 kontabilizatu dituzte, ekaineko langabe kopuru berbera, beste datu bat emate aldera.
Osterantzean, esan baita ere, Soraluze izan dela abuztuan langabezia gutxitu duen herri bakarra, gainerako guztietan igo egin baita. Hori bai, datuak datu, oraindik ere Soraluzek segitzen du izaten Debabarreneko langabezia tasarik altuena duen udalerria.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Deba 172 %6,59
- Eibar 1.503 %11,84
- Elgoibar 477 %8,80
- Mendaro 75 %7,38
- Mutriku 203 %7,82
- Soraluze 240 %12,86
- Debabarrena 2.670 %10,19