“Iraila latza” iragarri dute Geroako kaltetuek

Ubane Madera Zangitu 2023ko abu. 30a, 10:37

Oporrak izan arren, abuztuan ere protestan segitu dute Geroako kaltetuen plataformako hainbat kidek. Martitzenero egiten ari dira elkarretaratzeak, CAFen aurrean egin dituzte hainbat, atzokoa, berriz, Geroa EPSVren Donostiako egoitzaren aurrerako deitu zuten.

Geroako kaltetuen plataformatik (APG) jakinarazi dutenez, hainbat harreman tarteko, irailaren 30a baino lehen, Geroa EPSVko ordezkariekin batzarra egiteko aukera gertuago ikusten dute.

Euren aldetik, kaltetutako plataformakoek protestan segitzeko asmoa berretsi dute, nahiz eta, eurek dioten moduan, ez LAB, ezta ELA  sindikatuak ere ez dieten laguntasunik ematen. EH Bilduren deiaren zain segitzen dutela ere adierazi dute.