Ion Zubiaurre elgoibartarra izendatu dute Debabarreneko Mankomunitateko presidente

Ubane Madera Zangitu 2023ko abuztuaren 3a

Ion Zubiaurre.

Debabarreneko Mankomunitateak presidente berria du uztailaren azken asteaz geroztik. Izan ere, Mankomunitateak ezohiko batzarra egin zuen presidentea aukeratzeko eta Ion Zubiaurre elgoibartar jeltzaleak eskuratu zituen 12 botoetatik zortzi; gehiengo osoa. Prentsa ohar bidez adierazi duenez, Zubiaurrrek “gogotsu” ekin dio ardura berriari.

Presidente aukeratu-berriak gidatuko du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea datozen lau urteotan.

Agintaldiko Gobernu Batzordea, berriz, ondorengo kideek osatuko dute:

  • Ion Zubiaurre Ros, lehendakaria (Elgoibar, EAJ)
  • Ana Telleria Echeverria, lehendakari ordea (Eibar, PSE-EE)

Batzordekideak:

  • Iñigo Loyola Garate (Elgoibarko Udala)
  • Antón Garai Berezibar (Debako Udala)
  • Inhar Mutiozabal (Mutrikuko Udala)
  • Unai Larreategi Azurmendi (Soraluzeko Udala)
  • Enetz Ezenarro Arriola (Mendaroko Udala)
  • Igor Aguirre Barrientos (Mallabiako Udala)
  • Ermuako ordezkaria, izendatzeke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.