Soraluzeko Jaiak

Soraluze musikaz blai!

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 23a, 18:17

Atzo, zapatua, Oihan Vegak sutan jarri zuen Plaza Zaharra bere disko-festaren garrarekin eta indarrarekin. Gazteek eta umeek zoratzen dantzatu zuten eta atzerago egon arren, heldu askok ere gogotik men egin zien angiozartarraren aginduei. Gune Musik Kolektiboaren eskaintza zabalaren baitan, berriz, teknoaren bibrazio altuek estali zuten kiroldegiko terraza, besteak beste, kanpotik etorritako soraluzetarren eskutik. Kaleak, berriz, dantzan eta irribarrez jarri zituen Galtzagorriek ekarritako elektrotxarangak. (Gune Musiken eta elektrotxarangaren bideoak albiste barruan). 

Gune Musik kolektiboak antolatutako elektronikako jaialdian, besteak beste, Pablo Barros Carcøma, Orlando eta I+ D artistek jardun zuten. Bideoan ikusgai hiruren mostra bat.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.