Galtzagorrixak txapligua botatzen:
Arratsaldeko 7etan bota zuten txapligua Galtzagorriek, Santiago eta Santa Ana aurreko jaiegunei hasiera emanez. Txosna ireki bezain pronto hasi ziren musika ikuskizunak, etenik gabe, festa goizaldera arte luzatuz.
Revolutionary Love bikotea izan zen lehena, Gaztetxe paretik herritarrak erakarri eta parranda giroa piztearen arduradun; hortik aurrera, Zubi Nagusiko taula gainean —eta publiko artean— izan zen espektakulua: haize instrumentuz osatutako Debrass Band-ekin dantzan, Lukiek taldearekin saltoka, eta Iskanbila eta Buru Gabe taldeen Oi! musikarekin garrasi betean. Guztia argazki-sortan ikusgai.
Galtzagorrixak txapligua botatzen: