Soraluzeko Udalak hiru ohar garrantzitsu helarazi ditu bertan diren Santiago eta Santa Ana jaiei begira.
Batetik, jakinarazi du indartu egingo duela gauetako autobus zerbitzua. Hori horrela, zapatu gaueko zerbitzuaz gain, uztailaren 24 eta 25 gauetan (astelehena eta martitzena) ere autobus
zerbitzua egongo da Bergara-Eibar artean. Geldituko da honako lau lekuetan: Bergaran, Osintxun, Soraluzen eta Eibarren.
“Modu horretan, soraluzetarrak eta inguruko herritarrak ere jaietan lasai gozatzera animatu”
nahi ditu Soraluzeko Udalak.
Gaueko autobusak
Segidan, ikusgai asteleheneko eta martitzeneko ordutegia, taulan.
Barrakak, lapiko barik
Barrakei dagokienez, berriz, Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, azken orduko aldaketa batzuk gertatu dira. “Lapikoa etortzekoa zen arren, azken unean arazo pertsonal bat tarteko ezin izango dute etorri gure herriko jaietara”.
Hori horrela, honakoak dira Erregetxean dauden barrakak: autotxokea, salto-saltoa, jumping-a, zezentxoak, txiki-parka, ahatetxoak, tiro pitxoia eta txurreria.
Zapiak, gaurtik
Azkenik, “Soraluzeko jaixetan aske gozatu” mezuarekin ateratako zapiak euro baten salgai
egongo dira gaurtik Iratxo Goxodendan, Galtzagorrien txosnetan eta Plaza Zaharreko Elkartasun txosnan.