Aurtengo jaietako karta-jokoken txapelketan 12 bikotek parte hartu du. Bikoteetako batzuk, gainera, karta modalitate baten baino gehiagoan hartu duten parte.
Finalak uztailaren 14an jokatu zituzten eta atzo, martitzena, egin zuten sari banaketa, bingoaren ondoren. Itxaropena elkarteko zuzendaritzako kideek eta Unai Larreategi alkateak banatu zituzten sariak.
Honakoak izan dira aurtengo karta-jokoetako bikote irabazleak:
- BRISKA:
Txapeldunak: Mila Plata-Mari Tere Iñarra
Txapeldunordeak: Maria Luisa Alberdi-Marifran Aizpuru - TUTE:
Txapeldunak: Mila Plata-Mari Tere Iñarra
Txapeldunordeak: Severino Fajardo-Sérvito Perez - MUS:
Txapeldunak: Dionisio Gil-Jose Urtiaga
Txapeldunordeak: Severino Fajardo-Sérvito Perez
Bukaeran, urte luzez Itxaropenako ekintzak antolatzen zein haietan parte hartzen dabilen eta ibili den kuadrillak talde argazkia ere atera zuen.