Gaur ere, eguaztena, goizez zein arratsaldez jardungo dute lanean postariek posta bidezko botoak garaiz irits daitezen. Esan dutenez, lan eskerga izaten ari dira, baina ezarritako epea beteko dute.
Hain justu, botoa posta bidez eskatu dutenek bihar arteko, uztailaren 20ra arteko epea dute gutun-azala botoarekin entregatzeko posta bulegoan.