Pentsiodunen mugimendua

Pentsiodunen aldarrikapenak hauteskundeetan aintzat har ditzaten

Ubane Madera Zangitu 2023ko uzt. 17a, 14:24

Pentsiodunen mugimenduek areagotu egin dituzte protestak Espainiako hauteskundeei begira. Zentzu horretan, azpimarratu dute hilaren 23an, “pentsiodunentzat ere mobilizazio-eguna” izango dela, “boto bidez pentsioak murriztearen alde egiten dutenek berriro egin ez dezaten, eta, gure aldarrikapenak behingoz egia bihur daitezen eskatzeko”.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak bertan direla-eta, haietara aurkezten diren alderdi politikoei pentsiodunen aldarrikapen nagusiekiko “konpromiso argia eta publikoa" eskatu diete, protestak areagotuz.

Batik bat, honakoak nabarmendu dituzte:

  • Gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan ezartzeko eta genero-arrakalarekin amaitzeko.
  • Urteko konpentsazio-ordainsaria berreskuratzea, pentsioen erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko.
  • Alarguntza-pentsioa nabarmen hobetzea, % 100era iritsi arte.
  • 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.
  • 2011 eta 2021eko pentsioen erreformaren murrizketak indargabetzea.

Aldarrikapen horiek plazaratu dituzte pasa berri den asteburuan, bestak beste, Donostian eta Gasteizen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.